Folk kuadernoa

 

1) DUOAK

·       Melodiarekiko paraleloan dijoazen ahotsak dira, honi beste bizitasun bat ematen diolarik: distira, barietatea, kolore aldaketa…  

·       4 motatako duoak daude: 3↑, 3↓, 6↑, 6↓.

·       Beheranzkoak dira erabilienak, 3↓ ahotsetarako duoetan maiz aurkituko direlarik

·       3. edo 6. bitartekariak ez doaz beti ongi melodiarekin. Kasu hauetan, beste nota bategatik aldatu beharko dugu (bitartekaria handiagoa eginez).

 

 2) I-IV-V akordeekin harmonizazioa 

    • Harmonizatzea, melodia bati akordeak jartzea da. Akorde horiek, beste ahots eta laguntza batzuk sortzeko materiala (notak)  emango dizkigute. Hasiera batean, gehienetan, akorde bat edo gehienez bi jarriko ditugu konpas bakoitzean eta horretarako, oinarrizko akordeen (I-IV-V) artean aukeratuko dugu. Konpas bakoitzeko lehenengo nota eta nota luzeak, beraientzako aukeratzen ditugun akordeetan egotea saiatuko gara. Askotan, aukera bat baino gehiago izango ditugu, horregatik, garrantzitsua izango da harmonizazio aukera ezberdinak entzun eta belarriz erabakitzea zein den akorderik egokiena

3) Iragaite nota , bordadura eta beste nota “arrotz” batzuk

 

Ahots/melodia batean, momentu horretan jarria dugun akorde baten nota dagoenean, badakigu doinu egoki bat emango digula. Nota hori akordekoa ez denean, kontuz ibili beharko dugu, sortzen duen doinua gogorregia izan daitekeelako (disonantzia bat eratzen da). Iragaite nota eta bordadurak, akordean agertzen ez diren, eta era berean, bertako nota batetik irten eta graduz graduko mugimenduaren (grado conjunto) bidez, bertako beste nota batera doazenak dira. Beti doinu egokia sortzen dute.

 

Bordadura: Do-si-Do (adibidez, DoM akordearekin harmonizatuz)

Iragaite nota : Do-re-Mi (adibidez, DoM akordearekin harmonizatuz)

 

Badira ere, akordeetan agertzen ez diren beste nota mota batzuk, atzerapen notak (retardo) , apoiaturak... baina oraingoz ez ditugu ikasiko.

 

4 Lotutako akordeen ahotsa

 

Akordeari dagozkion notak jarriko ditugu (momentuz 3). Hurrengo akorde aldaketan, aipatutako notak, ahalik eta gutxien mugitzen saiatuko gara. Bi akordeen artean berdina den notaren bat baldin badago, hau mantendu egin beharko genuke.

 

5 Lau notatako akordeak: V7 eta IV6

 

Orain arte, akordeak hiru notaz osatuta daudela ikusi dugu, baina hau ez da beti horrela izaten. Adibidez, jazz-ean eta egungo beste musika mota batzuetan oso ohikoa da 4 edo nota gehiagoko akordeen erabilera. Guk ere, 4 notatako bi akorde erabiliko ditugu: V7 eta IV6 hain zuzen ere.

 

V7 AKORDEA

 

Eskala bateko dominantearen akordeari, sarritan nota bat gehiago jartzen zaio. Honela, 7. minorra duen akorde maior bat eratzen da. 4. nota honek, tentsioa areagotzen dio akordeari, honela, tonikaren beharra ere areagotu egiten delarik.

Akorde hau oso erabilia da folk-en, mundu klasikoan…



Fa

Re

Si

Sol

 

 

 


DoM-en V7 


 

IV6 AKORDEA

 

Zenbait musika motetan, ohikoa da ere subdominantearen akordeari 4. nota bat jartzea. Kasu honetan, gehitzen zaion nota 6. bat da, 6.maiorra duen akorde maior bat eratuz. Akorde hau oso tipikoa da mundu klasikoa eta pop-ean. Folk-ean gutxiago erabiltzen da.



La

Sol

Mi

Do

 
 

DoM-en IV6

 

6. KALEJIRAK

 

MELODIA

.  Gehien bat akordeko notak erabiltzen dira

.  Iragaite notak eta bordadurak asko erabiltzen dira, bai gorantz eta bai beherantz ere.

.  Ez dira kromatismoak erabiltzen

ERRITMOA

. 6/8 konpasa

. Erritmo eredua anakrusadun kortxea eta beltzak osatuko dute

. Neurri tipikoenak beltza-kortxeak, puntodun beltzak eta hiru kortxeak izango dira.

. Esaldiak kortxearen anakrusa edo puntodun beltzarekin hasten dira.

. Esaldi garrantzitsuenak bukaera maskulinoa izaten dute..

HARMONIA

. Normalean maiorrean egoten dira.

. Kadentzia garrantzitsuak perfektuak izaten dira, nahiz eta V. Gradura doazen semikadentziak ere ikus daitezkeen.

.  Normalean ez da modulaziorik izaten eta arraroak dira ere I, IV, V  ez diren akordeak agertzea. Batzuetan, Vra doazen “dominantes secundarias” azaltzen dira.

. V akordea zazpigarrenarekin agertzen da normalean.

FORMA

. Kalejira sinpleenak 2 parte izaten ditu; bat erritmikoagoa eta bestea melodikoagoa.

. Esaldiak koadratuak izaten dira eta anakrusan hasten dira. Bi edo lau konpas. Sekzioaren bukaera maskulinoa eta kadentzia perfektuarekin.

.  Ohiko parteak:

Ø  a(4)+a’(4)   :||

Ø  a(2)+a’(2)+a(2)+a’’(2)  :|| (edo antzekoa)

Ø  a(4)+b(4) :||

 

30. klasea (2025/06/03)

   Kurtso bukaera. Proba Agurra