Musika modernoa

 

1) Blues


Bluesaren jatorria eta garrantzia

Bluesaren jatorri eta garrantziari buruzko azalpenak eman:

Blues estiloa, Estatu Batuetako esklabu afrikarren  komunitateetan jaio zen eta hauen kantu espiritualetan, lan kantuetan eta “field shouters” deituriko esklabuen kexu kantetan du bere jatorria. Hauetan bezala, blues estiloan ere abeslarien sentimentuak, kezka eta nahiak adierazten dira, baina modu pertsonalago batean.

Bere musika gutxi landua zen, emozioz beteta zegoen, agertzen diren letrak oso zuzenak direlarik.

Bluesak Ipar Amerikako musika popularrean  eta mundu okzidentaleko  musikan eragin bizia izan zuen, egungo estilo komertzial guztien eta jazz musikaren jatorria izan zelarik.

Bluesaren egitura formala eta harmonikoa argitzen

Praktikaren ondoren antzemandako guztiak argitu eta idatzi:

Bluesak 12 konpasetako egitura bat du, bertan ondorengo akorde segida agertzen delarik.

 

      I                I                 I               I         

      IV             IV              I                I        

      V              IV              I                I      

 

 1.1 ) Blues melodiak

1)      Isiluneak oso erabiliak dira.

2)      Swing-arekin egiten da. Beraz, bi kortxea ditugunean, lehenengoa bigarrena baino luzeagoa da (*)

3)      Antizipazio asko agertzen dira (a**)

4)      Kontratienpoak oso ohikoak dira (k***)

5)      Sinkopak ere oso ohikoak dira (s***)

6)      Hirukotxoak ere askotan agertzen dira (h***)

 


 1.2) Walking bass

Moldaketetan, melodiaren ondoren, baxua dugu ahots garrantzitsuena. Musikaren pilare bihurtzen da eta momentu bakoitzean agertzen den akordea definitzen du.

Walking baxua rock´n roll eta jazz estiloetan erabiltzen den baxu tipikoa dugu. Hona hemen bere ezaugarriak:


1)      Fa ikurrean idazten dira

2)      Normalean beltza figurarekin eratzen dira.

3)      Akorde bakoitzeko lehenengo beltza, akordearen  oinarrizko nota (fundamentala) izaten da.

4)      Baxua eratzeko blues eskala edota eskala pentatoniko M eta m erabiltzen dira.

5)      Konpas bateko edo biko iraupena duen motibo bat erabiltzen da, hau momentu bakoitzean dagoen akordera transportatzen delarik.

6)      Ia saltorik gabeko lineak eratzen ditu, notak jarraian agertzen direlarik.

7)      Ez ditu notak jarraian errepikatzen.

 

2) 50 hamarkada


 

  1. Zer gertatzen da munduan?

 

50. hamarkadan, zabalkuntza ekonomiko eta kultural garrantzitsu bat ematen da.  Munduko 2. gerratea bukatu da eta nazioak suspertu nahian dabiltza. Estatu Batuak, Errusiarekin batera, potentzia handi batean bihurtzen dira. Bere eredu ekonomikoa inposatu eta Europa bere menpeko bihurtzea lortzen du. Coca-cola, disney eta kontsumo grina jartzen dira modan.

  1. Rock’n Rolla

Amerikarrak, musika mota hau  mundu osoan modan jartzen ahalegindu ziren. Baita lortu ere, musika komertzial estilo guztien aita bihurtu zelarik. Pertsonai garrantzitsuena Elvis Presley dugu, ezerezetik, mito batean bihurtzea lortu zuelarik.

Rock’n Rolla bluesetik dator. Hona hemen  bi estiloen artean ezarri ditzakegun kointzidentzi eta ezberdintasunak:


Blues

 

·         Beltzek sortua eta erabilia

·         Tresna akustiko eta folklorikoak

·         Tristea eta mantsoa

·         Espresiorako musika

·         12 konpasetan oinarritutako egitura (4+4+4)

·         Erritmiko eta melodikoki konplikatuagoa


Rock’n Roll

·         Gehienbat zuriek erabiltzen dute

·         Musika tresna elektrikoak

·         Azkarra eta alaiagoa

·         Musika komertziala

·         4+4 egitura koadratuagoan oinarritua

·         Sinpleagoa eta zuzenagoa

30. klasea (2025/06/03)

   Kurtso bukaera. Proba Agurra